Irri Berri Liburua
"- Ze baldarra zaren!"
"- Zu ez, ez zaitugu behar!"
Isilik geratu da Izei, Pupuk iseka egin dionean; isilik, baztertu duenean. Hala geratu da Lore ere dena ikustean: isilik eta zalantzan.
Jazarpenari begiratzen dio ipuin honek, loratu ezin diren irribarren artetik; laguntasunaren, elkar zaintzaren eta erreparazioaren betaurrekoak jantzita.
Elkarrekin egin dezagun barre, eta ez elkarri!
















