Tartalo liburua
Tartalo mendian bizi den begi bakarreko jentil erraldoi bat da. Herrian beldurra eta gorrotoa diote, ardi-taldeak eta galdutako umeak jaten dituelako. Egun batean, Txomin urduria eta Peru zuhurra beren ardiekin bide berrietatik joatea erabakitzen dute. Dena ondo doa galdu eta laguntza aurkituko dutelakoan etxe ezagun bat ikusten duten arte. Baina han aurkituko dutena Tartalo bera izango da.
Neurriak: 240x210x12 mm














