Aurpegia - "Ilargian Kulunkantari" Bilduma
Bost zentzumenen bidez aurpegiko atalak deskubritzeko poegrama berria duzue honakoa.
Lehenengo begiratuan soil-soila dirudien arren, haur txikienen interesguneetatik abiatu diren diseinua eta edukia ere, hausnarketa eta sortze-lan luzeko emaitzak dira.
+6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

















