Jostailuak - "Ilargian Kulunkantari" Bilduma
Neska-mutikoek nola beren zentzumenen, alderdi psikomotorraren eta adimenaren garapenerako, hala sozializazio eta ulermenerako erabili ohi dituzten objektuak biltzen ditu: haurren txintxirrina eta pilota, esaterako, baina, horietaz gain, egurrezko piezak edo ipuinak ere tarteko dira.
Lehenengo begiratuan soil-soila dirudien arren, haur txikienen interesguneetatik abiatu diren diseinua eta edukia ere, hausnarketa eta sortze-lan luzeko emaitzak dira.
+6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.
















